• Aplikatutako metodologia

    Jokoarekin batera, dibertsioa hasten da eta ikasleek irakaslea harrituta utziko duten sormen handiko irtenbideak emango dituzte planteatutako erronkei.

    Kutxa batek edozer izkutatu dezake eta barnean egongo denaren jakin-minak egiten du erakargarriago kutxa irekitzeko prozesua.Matematikak gamifikatzea da gure apustua eta horretarako ezinbestekotzat jotzen dugu ikasleentzat erakargarriak izango diren teknika eta erremintak erabiltzea.Gamifikazioa eta ekintza manipulatiboak, ikasgelan egunero lantzen diren kontzeptu eta ezagutza matematikoak aberasteko tresna dira eta Math Mystery Box-ek hauek sendotu eta indartzen laguntzen du.